Partager l'article ! 2009 ko azaroa : « Rencontres Improbables » festibalaren 4. edizioa: Festibal honek hitzordu artistiko batzuetara gonbidatzen za ...
Festibal honek hitzordu artistiko batzuetara gonbidatzen zaitu, BAB-ko toki desberdinetan.
Toki horietan, dantzariak, musikariak, bideoegileak, kantariak, aktoreak, errealizadoreak, berriketariak, argazkilariak, plastikariak, gurutzatuko dituzu… Horrat etorriko dira elgar topatzeko eta
haien sorkuntzak zuri eskaintzeko, performantzia moduan.
Performantziaren munduan sartuko zira beraz, izate desberdinetatik pasatuz : sorpresa, garrasia, negarra, malkoa, emozioa, pusakoa, isilunea, orgia, edertasuna, galdera, eta harridura ere…
Zure zentzu guziak inharrosiko dizkizu sorkuntza garaikidean eginen duzun bidaiak.
Lehenik, memento intimo bat eskaintzen dizugu olerkaria, kantaria, aktorea, inprobisatzailea den artista handi batekin. Gaualdi berezi bat eskainia zaizu Atalanten,
ortziralarekin, azaroaren 27an : hor Philippe Léotard ezagutaraziko dizu Marc Mondou bere ilobak. Eta festibalean zehar, filmak ikusiko dituzu, lekukotasunak entzunen (slam eta rap egileak,
musikariak, aktoreak) gizon handi horren oroimenez.
Ez dizugu hemen egitarau guzia salatuko, espero baitugu zure jakinmina aski handia izanen dela hitzordu hauek gogoan atxikitzeko…